Iraganera bidaiatzea orainalditik irten gabe
24 de August 2026

Eraikin batzuen hormek mende askotako historia gordetzen dute. Leku horietan koroatzeak, erromesaldiak, erabaki politikoak edo gertaera handiak izan ziren, eta, denboran izoztutako espazio bihurtu beharrean, bidaiariarentzat irekita jarraitzen dute bizitza berri batekin. Horietan lo egitea ondarera hurbiltzeko beste modu bat da, ez bisita gidatu batean aretoak zeharkatzen dituen pertsona batek bezala, baizik eta, gau bakar batez bada ere, Espainiako historiaren zati batean bizitzeko aukera duenak bezala.

Duela ia mende batetik hona, Espainiako ondarearen eraikin enblematikoenetako batzuk berreskuratu ditu Paradores-ek, ostatu berezi bihurtzeko. Gazteluak, komentuak, ospitale historikoak eta jauregiak. Gaur egun, ondare arkitektonikoa eta gaur egungo erosotasuna uztartzen dituzte, eta helmuga bakoitza beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera ematen dute. Lau Paradore hauek horren adibide dira.

 

Espainiako hotelik zaharrena

 

Esperientzia gutxi dira Obradoiro plazaren aurrean esnatzea bezain bereziak, lehenengo erromesak iritsi baino lehenSantiagoko Paradoreak Errege Ospitale zaharrean dago, 1499an Errege Katolikoek sortua, Done Jakue Bidea amaitzen zutenei arreta emateko. Bost mende baino gehiago geroago, Europako hotelik zaharrenetakoa eta hiriko eraikin enblematikoenetako bat izaten jarraitzen du.

Bere lau klaustro errenazentistek, harrizko patioek, galeriek eta gela historikoek eraikinaren izaera monumentala mantentzen dute, gelek ostatu garaikide baten erosotasuna eskaintzen duten bitartean. Hemen ostatu hartzeak Santiago barrutik ezagutzeko aukera ematen du, hiria esnatu berri dagoenean eta plazak egunean zehar milaka bisitarik partekatzen duten isiltasuna berreskuratzen duenean.

 

Alhambra barruan lo egitea

 

Oso leku gutxitan igaro daiteke gaua Gizateriaren Ondare den multzo monumental batean. Granadako Paradoreak XV. mendeko komentu zahar bat hartzen du, nazariar jauregi baten gainean eraikia, Espainiako monumenturik bisitatuena den Alahambraren bihotzean.

Bere historia txoko guztietan arnasten da, barruko patioan, antzinako areto arabiarrean, iturrietan edo Generalifeko lorategien ikuspegietan, egonaldia esperientzia paregabe bihurtuz. Eremuak ateak ixten dituenean eta zalaparta desagertzen denean, monumentuak alde lasaiagoa erakusten du eta orduan hartzen diogu zentzua hemen ostatu hartzeari.

 

Erdi Aroko gotorlekua, babesleku bihurtua

 

Sigüenza gainetik, egungo Sigüenzako Paradore bihurtutako XII. mendeko gazteluak hiriaren profila menderatzen jarraitzen du, mendeetan zehar egin duen bezala. Harresien artean apezpikuak, erregeak eta zaldunak bizi izan ziren, eta gaur egun Gaztela-Mantxako paradore berezienetako bat bihurtutako bidaiariak hartzen ditu.

Gotorleku zaharrak bere horretan mantentzen du Erdi Aroko esentziaren zati handi bat. Arma-patioak, kapera erromanikoak, gangadun aretoek eta harrizko horma lodiek beste garai batera eramaten dute bisitaria, eta gelek, berriz, egungo erosotasun guztia eskaintzen diote. Hemen lo egitea bisita ohiko ordutegitik haratago luzatzea da, eta gazteluaz gozatzea lasaitasuna berreskuratzen denean.

 

Gaumuseoa ere baden eraikin batean

 

Leongo Paradorea espainiar Errenazimenduko ikono handienetako bat da. Fatxada ikusgarria da Leonen sarrera historikoetako bat, eta ibilbide anitza eta liluragarria laburbiltzen du. Komentua, erromesen ospitalea, espetxea, eskola eta, gaur egun, sareko paradore enblematikoenetako bat.

Eraikinak bere aberastasun arkitektoniko guztia mantentzen du eta espazio ezberdinetan banatuta, bostehun artelan baino gehiagoko bilduma ikusgarria gordetzen du. Klaustroetan paseatzea, bertako aretoak deskubritzea edo artelanen aurrean gelditzea esperientziaz gozatzea da, ondareak eta abegikortasunak modu naturalean bat egiten duten leku berezi hoentan.

GOZATU PARADOREEN ESPERIENTZIAZ