Abenturak bizikleta gainean: udaz gozatzeko ingurune idilikoetan
07 de July 2026

Ez da harritzekoa zikloturismoak urtez urte jarraitzaile gehiago izatea. Gero eta bidaiari gehiagok bilatzen dituzte kirola, natura, ondarea eta gastronomia uztartzen dituzten esperientziak. Paradoresen urteak daramatzagu gure establezimenduak bidaiatzeko modu jasangarri eta aberasgarri honetara egokitzen. Gure sarearen zati handi bat guztiz prestatuta dago lurraldea bi gurpilen gainean zeharkatzen dutenei harrera bikaina egiteko: bizikletak mantentzeko eta garbitzeko gune espezifikoak, alokairu-zerbitzuak eta helmuga bakoitza beste begirada batekin ezagutzeko diseinatutako ibilbideak eskaintzen ditugu.

Proposamena are erakargarriagoa bihurtzen da, kirol-plana borobiltzeko, tokiko produktuekin prestatutako gosariak, eskualdeko sukaldaritza ardatz duten jatetxeak eta paisaia bikainez inguratutako igerilekuak zain dituzula jakitean; pedalei eragin ondoren, freskatzeko eta erlaxatzeko txoko ezin hobeak, alegia. Konbinazio perfektua urteko sasoi honi etekinik handiena ateratzeko.

 

Hezegune, aintzira eta mantxako dehesa artean

 

Manzanaresko Paradoretik Gaztela-Mantxako naturagune baliotsuenetako batzuk esploratu daitezke. Establezimendutik kilometro gutxira, elkarren osagarri diren hiru toki oso desberdin ditugu zain: Cabañeros Parke Nazionaleko dehesa zabalak, Ruidera aintziretako turkesa koloreko urak eta Tablas de Daimieleko ekosistema bitxi eta berezia.

Bizikletari esker, paisaia horiek guztiak ikuspegi pribilegiatu batetik miresteko aukera izango duzu. Tokiko bideek zelai irekiak, herri txikiak eta fauna zein landaredia protagonista dituzten paraje birjinak zeharkatzen dituzte. Naturari eta landa-tradizioari lotutako lurralde hau ezagutzeko modu ezberdin eta ahaztezina da.

Gainera Manzanaresko Paradoreak zikloturistentzat bereziki pentsatutako zerbitzuak ditu, eta babesleku ezin hobea da ibilbidearen ondoren indarrak berritzeko. Kanpoko igerilekuak, bestalde, deskonexio-sentsazio hori luzatzeko aukera ezin hobea emango dizu.

Ihesaldi hau borobiltzeko, ezinbestekoa da Mantxako gastronomian murgiltzea. Bertan, pistoa, ogi-mamiak (migas) edo erreki tradizionala bezalako errezetek sukaldaritza zintzo, soil eta zaporetsuaren izaera laburbiltzen dute. Eta zure bidaia kulturaz jantzi nahi baduzu, Almagrok eskualdeko multzo historiko erakargarrienetako bat eskaintzen dizu oso gertu.

 

Eragin pedalei Andaluziako historiako mendeen artean

 

Herri gutxik uztartzen dituzte ondarea eta benetakotasuna Carmonak bezalako naturaltasunez. Sevillatik hurbil, hiri historiko honek mendeetan zehar hainbat zibilizaziok utzitako ondare oparoa gordetzen du, kale, harresi eta monumentuetan arrasto ezaba ezina utzi dutenak.

Herriko punturik garaienetako batean dago Carmonako Paradorea,antzinako gotorleku baten hondakinen gainean eraikia. Gaur egun, Sevillako landazabala esploratzeko kokaleku estrategiko eta pribilegiatua da.

Inguruko bizikleta-ibilbideak laborantza-soroen, herrixken eta interes ekologiko handiko naturguneen artean igarotzen dira. Ibilbide gogorragoak zorrotzagoak bilatzen dituztenek eskualdeko udalerri historikoak lotzn dituzten ibilbide zirkularrak itzakete; ibilaldi lasaiagoak nahiago dituztenek, aldiz, inguruneaz gozatzeko bide ugari aurkituko dituzte.

Itzuleran, Paradoreko giro lasaiaz gozatzeko aukera izango duzu. Andaluziar estiloko patioek eta kanpoko igerilekuak kontrapuntu bikaina eskaintzen diote egun aktibo bati. Hori guztia, Andaluziako zapore adierazgarrienak aldarrikatzen dituen kalitatezko proposamen gastronomikoarekin batera.

 

Atlantikoko kostaldea gotorleku mitiko batetik

 

Leku gutxitan egiten dute bat historiak eta itsasoak Baionan bezain modu ikusgarrian. Galiziako herri honek itsas arrantzaleen xarma osoa dauka, eta gainera Espainiako kostaldeko multzo monumental ikusgarrienetako bat du.

Gaur egun Baionako Paradorea kokatzen den gotorlekua abiapuntu paregabea da Galiziako itsasertzaren paisaiarik ikusgarrienak ezagutzeko. Kokagune pribilegiatu horretatik abiatzen dira Atlantikoko zeruertzari begira dauden hondartza, itsaslabar eta begiratokiak zeharkatzen dituzten ibilbideak.

Itsasoaren ondoan pedalei eragiteak paisaia-segida amaigabea eskaintzen du, ozeanoa zerumugaren jabe den eta naturak bere dirdira osoa erakusten duen ingurune batean. Txirrindulari adituenek fisikoki gehiago eskatzen duten ibilbideez goza dezakete, edertasun panoramiko handiko gailurretara iritsiz. Esperientzia bareagoa nahiago dutenek, berriz, ibilbide irisgarriak izango dituzte eskura, inguruaz beren erritmoan gozatzeko.

Eguna amaitzeko, ez dago harresitutako eremuaren lasaitasunean babestea, kanpoko igerilekuan bainu bat hartzea eta Galiziako gastronomiaren altxorrak dastatzea baino plan hoberik, betiere bertako arrain eta itsaski bikainak protagonista direla.

 

Ibilbideak oOndare, mahasti eta pinudien arteko ibilbideakan

 

Tordesillas txoko bakoitzean historia arnasten den helmuga horietako bat da. Bertako monumentuek, plazek eta eraikin historikoek mendeetan zehar Iberiar Penintsulako pasarte erabakigarrienetan izan zuen protagonismo handia gogorarazten dute.

Tordesillasko Paradoreak kokapen estrategikoa eskaintzen du hiribildua eta inguruko paisaiak sakon ezagutzeko. Inguruko pinudi zabalak eta landa-bideak leku ezin hobeak dira bizikletaz ibiltzeko eta ñabarduraz betetako Gaztela lasai horretaz gozatzeko.

Bizikleta-ibilbideez gain, inguruneak ihesaldia aberasteko aukera ugari eskaintzen ditu: kultur ekitaldiak, gaztelu historikoetara bisitak edo jatorri-deitura ospetsuenetako upategietan enoturismo-esperientzia ahaztezinak.

Aktibitatez beteriko egun baten ondoren, Paradorea erlaxatzeko oasia da. Lorategiek, ongizate-guneek eta igerilekuek ibilbidea bera bezain esperientzia atsegina bihurtzen dute egunaren amaiera. Laburbilduz, kirola, ondarea, natura eta gastronomia oreka bikainean uztartzen dituen ihesaldia.

ERRESERBATU HURRENGO HITZORDUA