Nork ez du amesten errutinatik deskonektatu eta entzuten den soinu bakarra naturarena den leku batean murgiltzea? Paradoreetako ihesaldi batzuek historiaz, dotoreziaz edo erosotasunez betetako ostatua eskaintzeaz gain, Espainiako txoko eder eta birjinenetako batzuen baretasuna bizitzeko aukera ere ematen dizute. Etxeko beroa paisaiaren handitasunarekin elkartzen den leku baten bila bazabiltza, ez bilatu gehiago. Hiru Paradore erosoenetarikoenak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Harritu egingo zaituzte ez beraien harrera onarengatik bakarrik, baita magiaz eta abenturaz betetako inguruengatik ere.
Harrizko babesleku bat mendilerroaren bihotzean

Gredos Mendilerro izugarrian, Avilako probintzian. Parador de Gredos harribitxi arkitektonikoa da, eta arima landatarra eta abegikorra du. Alfontso XIII.a erregeak ehiza-etxe gisa 1928an inauguratu zuen Paradore horrek erabateko lasaitasun-giroa eskaintzen du. Harriz eta arbelez egindako bere fatxadak bat egiten du inguruko mendi eta pinudietako paisaiarekin, egunerokotasunetik deskonektatzeko aterpe giro ezin hobea sortuz. Paradorearen barrualdeak bere esentzia historikoari eusten dio, zura eta landa-akabera erosotasun modernoekin konbinatzen dituen gaztelar diseinuarekin.

Logeletatik, Gredos Mendilerroaren ikuspegi panoramikoez, miresteari inoiz utziko ez diozun ikuskizunaz, gozatu ahal izango duzu.

Gastronomia da inguruko beste indarguneetako bat. Mugitu nahi ez baduzu Paradoreko jatetxeak eskualdeko zapore tradizionalak eskaintzen dizkizu, Avilako txuletoi ospetsua adibidez.

Mendi-ibiliak maite dituztenentzat ibilbide ikusgarriak eskaintzen ditu, hala nola Laguna Grandera doana, Almanzor Tontor ikaragarrira begira. Mendiko ibilbideez gain, hegaztiak ikusteaz edo behaketa astronomikoa bezalako jarduerez goza dezakezu. Zerbait lasaiagoa nahiago baduzu, Paradorearen inguruan paseatu edo herri bitxiak bisita ditzakezu, Erdi Aroko arkitektura miresteko aukera emango dizun Arenas de San Pedro adibidez.

Europako Mendien magia

Europako Mendien Parke Nazionalean Parador de Fuente Dé babesleku ezin hobea da naturazaleentzako eta abentura-kirolentzako. Mendiz inguratuta, Paradore honek barnealde bero eta atsegina eskaintzen du, aproposa egun batez inguruko paisaia menditsu ikusgarrienak ezagutu ondoren erlaxatzeko.

Paradorearen kokapen pribilegiatuak Fuente Déko teleferikoaren, oinetan, naturari irekitako ate bihurtzen du gela bakoitza. Bertatik erraz iristen da baso, haran eta gailur ikusgarrien artean sigi-saga doazen mendi-ibilbideetara. Alivako begiratokikoa edo Horcados Rojos aterpearen ingurukoa ibilaldiek, besteak beste, pauso bakoitzean aldatzen diren paisaiak eskaintzen dituzte eta ibilbidea esperientzia ahaztezin bihurtzen dute. Paradorea hartzen duen Liebana eskualdea bere xarma propioa duten mendialdeko herrien mosaikoa da, denboran gelditua dirudien Mogrovejo kasu. Eta emozio biziagoen bila dabiltzanentzat, inguruak rafting, barrankismo edo Naranjo de Bulneserako igoera mitikoak bezalako jarduerak proposatzen ditu.

Ibilaldi biziko egunaren ondoren, ez duzu lekuz aldatu beharrik Kantabriako gastronomia gozoaz gozatzeko. Paradoreko jatetxean plater bikainak dastatu ahal izango dituzu, eltze liebanarra edo azpizuna Tresvisoko gaztarekin, besteak beste.

ERRESERBATU PARADOR DE FUENTE DÉ
Bakea Andaluziako bihotzean

Azkenik Parador de Cazorla, gomendatzen dizugu, Cazorla, Segura eta Las Villas Mendietako Parke Naturalaren bihotzean, Andaluziako benetako aterpea da. Bertan baretasuna bere adierazpen gorenean esperimentatu ahal izango duzu. Paradore hau Andaluziako kortijoen arkitektura tradizionalean oinarritzen da, tximinia duen egongela handi batekin eta paisaiari begira dauden gela argitsuekin.

Giro gozoa izateaz gain, edertasun paregabeko ingurune naturala eskaintzen du Cazorlak. Pinuz estalitako mendietatik inguruko ibaietako ur gardenetaraino, Paradorea leku ezin hobea da mendi-ibiliak, txirrindularitza eta faunaren behaketa maite dituztenentzat. Parke Naturalean sar zaitezke, Guadalquivir ibaian zehar ibilbide bat egin, edo Cazorla herrian dagoen Castillo de la Yedra historikoa bisitatu. Kilometro gutxi batzuetara txoko magikoak aurkituko dituzu, hala nola Cueva del Agua edo Peal de Becerroko erromatar aurriak.

ERRESERBATU PARADOR DE CAZORLA
Animatzen al zara? Zure zain gaude.