Zure bidaia Paradoresen hasten da
Aurkitu zure paradorea
Utzi Paradoresek zaintzen
Zenbat denbora daramazu zure burua mimatu gabe? Norbere buruarekin ondo sentitzea ezinbestekoa da zoriontsu izateko eta bizitzaz ahalik eta gehien gozatzeko. Paradoreseko ongizate-esperientzietako batean zaintzen eta mimatzen uztera gonbidatzen zaitugu. Erlaxatu spa batean edo konfiantza izan gure tratamenduetan edertasunean eta ongizatean adituak direnen eskutik.
Ezagutu Paradoresekin historiaren aztarnak
Komentu, jauregi edo parke naturaletan. Erdigune historikoan, itsasoaren ondoan edo mendi baten goialdean. Paradoresek ia ehun ostatu paregabe eskaintzen dizkizu gure lurraldeko ondare aberatsaren bitartez historiaren aztarnak ezagutzeko.
Bizitza uneak dira, ospatu horiek gurekin
Leku eta ingurune paregabeak, xehetasunez zaindutako guneak, ekitaldi edo ospakizun gogoangarriak agertoki berezietan egiteko: gazteluak, monasterioak, jauregiak, komentuak edo eraikin abangoardistak. Leku bat bilatzen zabiltza kostaldean, mendian ala hirian? Eta, gainera, spa edo golf programa batekin osatzen badugu?
Sentitu natura bere egoera hutsean
Natura maite duenak nonahi aurkitzen omen duela edertasuna diote.
Zorioneko horietakoa zara? Ezagutu gure esperientzia-programa berria, gure Paradoreak dauden lurraldeetan onura sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak sortzen dituen ekoturismo jasangarri eta arduratsua sustatzeko. Ezagutu herrien jarduera, modu eta molde jasangarriak erakusten dituen bizimodu baten esentzia. Arnastu natura eta birkonektatu naturarekin landa-bizitza zainduz.
Eskualdeko sukaldaritzarik onena gune bakanetan
Paradoresek eskualdeko, tokiko eta inguruko sukaldaritzaz gune berezietan gozatzeko esperientzia esklusiboa eskaintzen du. Gure sukaldaritza oso lotuta dago 98 hotelak dauden tokiekin, Espainiako eskualde ezberdinetako gastronomiarik onena aurkeztuz. Hurbiltasunezko sukaldaritzan aitzindariak, lehengairik onenaren bila tokiko produktuen aldeko apustua indartu dugu eta iraunkortasunarekiko dugun konpromisoa berretsi dugu.
Egonaldi bakoitza esperientzia paregabea da
Bidaia on bat ostatua, gastronomia eta inguruko jarduerak batzen dituen esperientzia integrala da. Paradoresen Esperientziak helmugaz ahalik eta gehien gozatzen laguntzen dizute, gure ostatuetan egonaldi paregabeak eta kultura- eta aisialdi-jarduerak konbinatzeko aukera eskainiz. Hauta ezazu zure ibilbidea eskuragarri dauden hamabost ibilbideen artean, eta has zaitez Espainian barrena bidaiatzen, ondarea ezagutuz eta bertako gastronomiaz gozatuz. Zailena bat bakarrik aukeratzea izango dela ziurtatzen dizugu.
Gozatu Paradoreen Opari-kutxez
Opari originala eta harrigarria egin nahi baduzu edo data zehatzik gabeko apeta eman nahi baduzu, Paradoreen Opari-kutxak dira aukerarik onena. Paradore batean ostatu hartzea esperientzia eta bidaiatzeko modu berri bati atea irekitzea da, duela mende batzuk erregeak amestu zituzten geletan lo egitea da, non Historia markatu duten pertsonaiak hartu dituzten, idazleak inspiratu diren, abestiak konposatu diren... Tradizioak bat egiten du modernitatearekin, ahaztu ezingo dituzun uneak eskaintzeko.
Jokatu inoiz egin ez duzun bezala
Imajina ezazu zure kirol gustukoenaz itsas ertzean edo naturan bertan gozatzea. El Saler edo Málaga Golf Paradoreek munduko ibilbiderik onenetako batzuk dituzte kirol hau praktikatzeko. Baina ez dira bakarrak, ezagutu Paradoresen golf eskaintza osoa eta jolastu ingurune paregabeetan, aldi berean, pakete onenak ostatuarekin eta Paradoresen gastronomia ezagunarekin.
Paradores guztientzat
Ezagutu deskontuarekin eta eskaintzekin egindako gure esperientzien aukeraketa zureekin gozatzeko.
Zentzumenentzako natura
Paradore batzuek hiru helburu dituzten jarduerak jartzen dituzte zure eskura: ingurumena zaintzeko beharraz kontzientziatzea, landa-eremuak dinamizatzea eta Paradoreko egonaldia are dibertigarriagoa eta interesgarriagoa izatea. Turismo jasangarriagoa egiteko modu berri bat ezagutu nahi duzu?